| |

|
HASIERA
Ibarguren Asparrenan dago, eta “ibarraren muga” esan nahi du. Ibarguren izena 1025ean agertu zen lehen aldiz, gaur egungo San Martingo elizari erreferentzia eginez; eliza horrek erromatarren garaiko inskripzioak ditu. Eliz atarian aurkitutako erromatarren harria azpimarratu behar dugu; Arkeologia Museoan dago, eta landareen irudiak eta irudi geometrikoak ditu.
Euskal eremuko Legaire etxe xarmagarrian ostatu hartu, eta Arabako herri honetaz atsegin hartzeko aukera izango duzu; iparraldeko naturaz eta inguru historiko paregabeaz gozatuko duzu, eta natura bete-betean hainbat kirol egiteko aukera ere edukiko duzu. N1 errepidetik 500 metrora, Aizkorriko natur parketik hurbil, Urbasatik 20 minutura, Altsasutik 10 minutura, Aguraindik 10 minutura eta Gasteiztik 25 minutura dago.
INSTALAZIOAK
Legaire etxeak gune komun handiak ditu, jangela-egongela zabal bat, besteak beste, telebista, tximinia eta erretegi eta guzti, bai eta lorategirako irteera ere; pikondo eder baten itzala ere aurkituko dugu bertan. Sukalde osoa eta bainugela komunitarioa ere baditu, eta elbarrientzako egokituta dago guztia. Logelek bainugela, plasmako telebista, DVDa, musika, wifia eta berogarria dituzte; sehaska bat ere badugu.
Plaka termikoak ditu etxeak, 700 litroko bi biltegi berotzeko; horrela, gure bezeroei ez zaie sekula ur berorik faltako. Bezeroek nahi izanez gero, garbigailu industriala eta lehorgailua ere badaude. Etxearen atzeko aldean, kirola egiten duten bezeroek beren materiala garbitzeko gune bat dago. Etxeko lorategian pikondo eder bat dugu eta, urtean bitan, bertako pikuak biltzeko aukera izaten da. Herrian aisiarako eremu bat dugu, haurrentzako zabu eta guztiz. Zatoz, erlaxatu, eta gozatu natur inguruneaz.
Ongi etorri!!!
EKINTZAK
Mendiko Bizikletaz, Xendazaletasun, Eskalada, Parapentea, Igeriketa, Herri Kirolak. Kirol prestakuntza, Erlaxazioa, Visitatu zonak, Bisitatu Ondoak, Gastronomia, Perretxiko eta fruta biltzea, Arrantza, Barbakoa, Zaldian ibiltzea, Bolatokia, Zorteak, Bideko txirrindularitza, Paintballa.
TARIFAK
Logela+eskongela+bainu bete: 45€ *
Logela+logela bikoitz+bainu bete: 45€ *
Logela+logela ezindu+bainu bete: 35€ *
Sukaldea erabiltzeko eskubidea: 0€
Garbigailu: 6€/garbiketa bakoitzeko.
Lehorgailu: 3€/lehortze bakoitzeko.
Gelak uzteko ordua: 12:30h.
Bizikletak alokatzea: tarifak kontsultatu (7 bizikleta ditugu).
Lanegunetarako, autonomoentzako eta langileentzako tarifak kontsultatu.
6 laguneko taldeek, hainbat jarduera doan; kontsultatu.
NON GAUDE
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
Informazio gehiago edo erreserba, bat egin nahi baduzu, harremanetarako telefono-zenbakietan aurkituko gaituzu:
626 89 57 98 - Isabel
606 55 16 40 - Jesús

|
| |
|
|